XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gipuzkoako eskolagintzaren programa.

DONOSTIA (EGIN).

- Mila bederatzirehun hirurogeita hamazazpiko urrian sinatu zen Moncloako Ituna eta honen arabera Plan berezi bat onartu zen Eskolak eraikitzeko.

Eskolaurreko Hezketan, BUPen eta Hezketa profesionalean eskolapostu gehiago sortzea erabaki zen eta EGBko deficit fundazionala absorbitzea.

Plan honek, bere bolumen haundia kontuan harturik, bi gestio sistema zituen: zentralismoa eta deszentralismoa.

Sistema deszentralizatuaren arabera Ministeritzako Delegazioen obra berriak egiteari ekiten diote, 30 milioi pezetaren topea jarriz.

Era guztietako tramiteak, lurrak erostetik azkeneko zertifikazioa egiteraino, Delegazioen zeregina izango da.

Sistema honen beste modalitate bat, Udaletxeek edota Diputazioek zuzenki komenio bat sinatzea Hezketa eta Zientziako Ministeritzarekin.

Sistema honen bidez ari da Donostiako Udaletxea, Ministeritzak ehuneko 80 ordainduz, EGBko 24 unidadedun zentro bat Bidebietan eta Grosen Viteri izeneko eskolaurrekoa eraikitzen.

Eskolak irekitzeko prozedura.

Eskolak eraikitzeko erabili izan diren prozedimenduak hauek izan dira: tradizionala, hau da, zentro bakoitzarentzat proiekto indibidualizatua; industrializatua, hau da, serien fabrikatutako materialez egindako eskolagintza eta proiekto-tipo edo normalizatua.

Gipuzkoan, 24 zentro jaso dira eta 17 daude kostrukzioan eta hauetatik 4 proiekto-tipokoak dira eta besteak proiekto indibidualizatutakoak.

Gipuzkoan inbertitu den kapitala eskolagintzan 1978an 730.519.445 pezetakoa da, hauetatik 201.108.859 pezeta Delegazio Probintzialak zuzenki gestionatu eta kontratatuak.

Iaz jasotako edifizioak.

Gipuzkoan, 1978an bukatu diren obren zerrenda hau da: Eskolaurreko Hezketarako edifizioetan, 1.720 eskolapostu guztira, 111.052.473 milioiren inbertsioaz.

Hernani (Gay Mur), Irun (Ermita), Lasarte-Urnieta, Donostia (Larratxo), Arri Berri,(Amara) etab. izan dira garrantzizkoenak.

EGBrako edifizioetan, 10.520 eskolapostu gehiago, 524.911.206 milioiren inbertsioaz.

Hernani (Santa Barbara), Hernani-Lasarte, Irun (Dunboa), Errenteria (Agustinak), Donostia (Bidebieta, Zuhaizti, Amara), Billabona eta Zarautz izan dira garrantzizkoenak.

Hezketa Profesionalerako edifizioetan, 600 eskolapostu, 42.936.073 pezetaren inbertsioaz.

BUPerako inbertidu den dirutza 51.619.693 pezetakoa izan da.

Kostrukzioan daudenak.

Kostrukzioan daudenen erlazioa hauxe da: EGBrako 7.680 eskolapostu, 466.373.439 milioi pezetako inbertsioaz.

Hezketa Profesionalerako 3.960 eskolapostu, 286.145.006 pezetako inbertsioaz.

BUPen, 960 eskolapostu 64.531.1?9 pezetako inbertsioaz eta azkenik Hezketa Berezirako edifizioetan, 150 eskolapostu, 62.541.294 pezetako inbertsioaz.

Goiko argazkia Zarautzko Poligono Industrialeko Kolejio Nazionala, 24 unidadekoa; eta behekoa Donostia, Aldakoenea goikoa. Hamasei unidadeko Kolejio Nazionala.